Migratzaileei eskaintzen zaien arretaz hitz egingo dute Hotz Legazpi elkarteko kideek bihar
Jon Maiztegik, Mari Romerok eta Miren Iriartek gidatuko dute Gizarte Zentroan egingo den solasaldia eta formazio saioa.
Hotz Legazpik antolatuta, pertsona migratzaileei egiten zaien arreta lana hitz egingo dute elkarteko kidek bihar asteazkena Gizarte Zentroko terapia gelan 18:00etan egingo duten solasaldi eta formazio saioan.
Jon Maiztegi, Mari Romero eta Miren Iriarte arduratuko dira saioa gidatzeaz. Herritar guztiak daude gonbidatuta.