Arrano elkarteak antolatutako mus txapelketa larunbatean jokatuko da
Arrano mus txapelketa larunbatean jokatuko da. 30. ekitaldia izango da. Lehen zortzi sailkatuentzat sari potoloak egongo dira. Guztira, 3.750 euro banatuko dituzte: irabazleek 2.000 euro eta txapelak eramango dituzte; bigarren sailkatuek, 1.000 euro; hirugarrenek, 500; laugarrenek, 250; bosgarrenak, arkume bat; seigarrenek, ardo kaxa bat; zazpigarrenek, bi tarta; eta zortzigarrenek, bi magnum ardo botila.
Sari potoloek erakarrita bikote ugari elkartu ohi dira. 120 bikote inguru izan dira lehian azken urteetan. Antolatzaileek aurten ere hala izango dela espero dute.
Izen ematea
Izen ematea larunbatean bertan egingo da, txapelketaren aurretik. Bikote bakoitzak 50 euro ordaindu beharko ditu. 15:30ean zabalduko da izen ematea, eta 16:30ean hasiko da lehia.
Lau erregetara eta 30 tantotako hiru usteletara izango dira partidak. Epaileen ebazpenak eztabaida ezinak izango dira eta ez da inolako keinurik onartuko.
Txapelketan parte hartzeko gonbita luzatu dute antolatzaileak. Arrano elkarteko Kultura taldea da antolatzailea.