Manifestazioa egin dute, Barrenatik hasi eta Plaza Nagusian bukatuz. Emakume langileak "guztien ongizatea bermatu behar duen gizarte sozialistaren eraikuntzan aktibo politiko" izatea aldarrikatu dute.
Elkarretaratzea egin dute iluntzean Idiazabalgo plazan Aizan! talde feministak deituta. Idiazabalgo Udalak ere bat egin du herriko talde feministaren deialdiarekin. "Denon bizitzak erdigunean" aldarrikatu dute.
Mutiloarrak plazan elkartu dira emakumeen aldeko aldarrikapenak oihukatzeko.
Goierriko Koordinadora Feministak mobilizazio nagusia Beasainen egin du iluntzean. Ordiziatik eta Lazkaotik bi zutabe iritsi dira. Jendetza elkartu da Beasaingo manifestazioan. "Denon bizitzak erdigunean" aldarrikatu dute.
Elkarretaratzea egin dute 18:00etan, Aiuri talde feministak antolatuta. Legorretako Udalak ere bat egiten du deialdi horrekin.
Emakumeek ezin dituzte zaintza lan guztiak beren gain hartzen jarraitu nabarmendu dute, besteak beste. "Lore zapaldu eta isolatua izatetik lore sorta indartsua izatera igaro nahi dugu".
Eskualdeko elkarretaratze orokorrera joan aurretik, Lazkaoko Talde Feministak antolatuta herrian egin dute bilkura. "Erdigunean bizitzak" jarri beharra aldarrikatu dute.
Lehen geranioak jarri ditu salgai Azanzak, udaberriko beste lore batzuekin batera. Baratzerako landareen salmenta ere hasi da mugitzen, tenperaturak epeltzearekin batera.
Uztailaren 7ra arte egongo da irekita. Ikasturteko lehen aldian 52 erabiltzaile izan ditu zerbitzuak.
Beasaingo sei eskoletako ikasleek, Martxoaren 8a ardatz haruta, ohialak apaindu dituzte. Loinazko San Martingo plazako kioskotik zintzilik jarri dituzte
Gloria Martinez de Gereñu eta Jose Ramon Hernandez izango dira saridunak. Etzi jasoko dute aitortza, legazpiarren alde egindako lanagatik. Ekitaldia Kultur Etxean da, 19:00etan.
Hautagaiaren aurkezpena Areriako atalondoan egin du alderdi jeltzaleak, Joseba Egibarrekin. Zubiarrainek azaldu du berraukeraketara "ilusioz, konpromisoz eta taldearen sendotasunez" aurkeztuko dela.