Legorretan ere kalera atera dituzte emakumeen aldarriak
Elkarretaratzea egin dute 18:00etan, Aiuri talde feministak antolatuta. Legorretako Udalak ere bat egiten du deialdi horrekin.
Emakumeen Nazioarteko Egunean, Martxoaren 8an, emakumeen aldarriak plazara atera dituzte Legorretan ere. Elkarretaratzea egin dute 18:00etan, Aiuri talde feministak antolatuta. Legorretako Udalak ere bat egiten du deialdi horrekin.
Kontzentrazioa bukatu ondoren, kotxeetan elkarrekin Beasainera joan dira, Goierriko Koordinadora Feministak antolatutako mobilizaziora. Behin Beasaindik itzulitakoan, Aiuri talde feministak antolatuta, 20:30ean, elkarrekin afalduz elkartuko dira Bilkoin elkartean. Menua, hauxe izango dute: salda, entsalada eta haragi gisatua.
Afal ondorenean, 22:30ean, saski erotikoaren zozketa egingo dute.
Ekitaldi gehiago
Martxoaren 8ko ekitaldiekin jarraituz, ekintza gehiago ere izango da egunotan Legorretan.
- Martxoaren 10era arte, Jennifer Arevalo da Silvaren erakusketa udaletxean ikusgai.
- Martxoaren 19an, Tabuen kutxatik oholtzara: bertso saio musikatu solidarioa, minbiziaren inguruan. Izan Inurri elkartearekin elkarlanean. 18:00etan, Herri Antzokian (sarrera 10 euro). Bertsolariak: Ane Labaka, Maialen Akizu, Alaia Martin eta Oihana Iguaran. Gai-jartzailea: Amaia Agirre. Musikariak: Gari Otamendi eta Ixak Arruti.
- Martxoaren 29an: Printzesak kontu kontari: ipuin kontaketa Maider Galarzarekin. 18:00etan, kultur etxean.