Debora Herrero sopranoarekin, Javier Alberdi tenorearekin eta Borja Rubiños pianistarekin kafe kontzertua, bihar
Barrenako Areto Nagusian izango da, 18:00etan. Kimetz Emakumeen Elkarteak antolatutako saioa da.
Debora Herrero sopranoa, Ordiziako elizan, herriaren sorreraren 750. urteurreneko ospakizunetako batean, 2018an. Debora Herrero soprano ordiziarrak, Javier Alberdi tenore donostiarrak eta Borja Rubiños pianista andoaindarrak kafe kontzertua eskainiko dute bihar, Barrena kultur etxeko areto nagusian, 18:00etan. Udalak aurkeztutako martxoaren 8aren bueltako egitarauaren barruko jarduera da, Kimetz Emakumeen Elkarteak antolatuta. Aurretik, 17:15ean, Barrena kanpoan, Nikolas Lekuona plazan, kontzertua izango da musika eskolako txarangaren eskutik.












