Emakumeen egun jendetsu eta oparoa izan dute Ormaiztegin
Martxoaren 8aren bueltan antolatutako jardueretan herritar eta emakume ugarik hartu dute parte Ormaiztegin. Pasa den ostiralean, Pantxika Lamurren Alter Ego ikuskizunak ireki zuen Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako egitaraua.
Astelehenean herritar ugari bildu ziren Ormaiztegin bizi den Maite R. Otxotorena idazleak Un desierto de hielo eleberriaren inguruan egindako aurkezpenera.
Atzo egindako ekintzekin borobildu dute egitaraua. Ttipi-Ttapa more ibiltaria eta musikatua egin zuten lehendabizi eta Elkar ezagutuz izenburupean herriko emakumeen topaketa eta txokolate jana egin zuten gizarte etxean.
Ormaiztegiko udaletik eskerrak luzatu dizkiete antolatutako ekintza guztietan parte hartu duten herritarrei.