Idiazabal Gaztaren ibilbidea gastronomia ibilbide onena izateko hautagaien artean
Idiazabal Gaztaren Ibilbidea, Espainiako Gastronomia Ibilbiderik onena izateko bost finalisten artean dago, National Geographic Viajes webguneko lehiaketan.
Aldizkari ezagun horren arabera, “nazioartean saritutako gazta honek borobiltzen du baserriak, ekoizleak, azokak, gourmet dendak eta jatetxeak uztartzen dituen ibilbide hau”.
Irakurleen bozka bidez aukeratuko dute irabazlea.