Unidad Alavesa taldeak amaitutzat eman du disko bira
Unidad Alavesa taldekoak, 2021eko maiatzean, 'Made in Germany' diskoa aurkezteko kontzertuan, Ataunen. // Argazkia: Iñaki Gurrutxaga Ataungo Unidad Alavesa musika taldeak Made in Germany diskoaren bira bukatu du. Azken kontzertua etzi ziren egitekoak Igorreko (Bizkaia) gaztetxean, baina «taldearen inguruan izan den berri on batek» eragotziko die saio hori. Hala, amaitutzat jo dute bi urteko bira. Orain, «atseden pixka bat» hartuko dute, eta «zerbait berria» prestatu arte ez dute zuzeneko emanaldirik egingo.












