Irati Arzelus lazkaotarrak eta Mirari Plazaola arrasatearrak irabazi dute Lazkaoko Trikiti Txapelketa
Gaur arratsaldean Lazkaoko Trikiti Txapelketaren bosgarren ekitaldia jokatu da, plazako frontoian. Gipuzkoako sei trikiti-pandero jotzaile bikotek parte hartu dute. Txapelketa Irati Arzelus lazkaotarrak eta Mirari Plazaola arrasatearrak irabazi dute. Bigarren saria Villabonako Maitane Iturriotzek eta Errenteriako Eider Amenabarrek irabazi dute. Hirugarren saria, berriz, Araitz Etxaniz eta Onditz Alberdi azkoitiarrek eskuratu dute. Beste hiru bikotek ere parte hartu dute: Hodei Intsausti eta Garazi Lopetegi lazkaotarrek, Ianire Segurola eta Elaia Diaz hernaniarrek eta Eider Garro eta Araitz Elizalde hernaniarrek.
Lehenengo bideoan irabazleak, bigarrenean Hodei Intsausti eta Garazi Lopetegi lazkaotarrak eta hirugarrenean Lazkao Txiki musika eskolako trikitilariak.