Alex Txikon Lazkaon izango da gaur, Manasluko neguko igoera Mendi Astean erakusten
Amalur elkarteak Mendi Asterako bi emanaldi antolatu ditu, Arera antzokian. Txikon gaur, eta Maialen Rojo gasteiztarra asteazkenean.
Lazkaoko IV. Mendi Astea antolatu du Amalur mendizale elkarteak. Bi emanaldi prestatu dituzte aurtengo egitarauan, eta gaur astelehena izango da lehenbizikoa. Mendiko bi dokumental erakutsiko dituzte.
Alex Txikon mendigoizale bizkaitarra gonbidatuko dute Lazkaoko Mendi Astea irekitzeko. Manaslu dokumentala ikusi ahalko da lehenbizi, eta Txikonek bertatik bertara azalduko ditu espedizio haren xehetasunak. Himalayismoaren historian mugarri bat jarri du Txikonek, Manaslu mendia (8.163 m) neguan eta oxigenorik gabe igota, sei sherparen laguntzarekin. Emanaldia, gaur astelehena, 19:15ean izango da, Arerian.
Bigarren osagaia, Maialen Rojo eskalatzaile gasteiztarraren Abriendo camino dokumentala izango da. Asteazkenean, martxoak 15, 19:15ean da saioa. Jordanian eta Saudi Arabian eskalada bide berriak ireki zitueneko esperientzia jaso du dokumentalean.