Berasategi-Olaran bikotea, Euskal Herriko pala motzeko txapeldun
Larunbatean jokatu dute finala Mendikoa-Letamendia bikotearen aurka, Gasteizko Lakua frontoian, eta 40-23 irabazi dute.
Oiangu taldeko Berasategi-Olaran bikotea Euskal Herriko pala motzeko txapelduna da. Larunbatean jokatu zuten finala Oiangu taldeko bi bikotek elkarren aurka, Gasteizko Lakua frontoian. Oiangu Cko Berasategi-Olaran Olaberriko bikoteak Oiangu Ako Mendikoa-Letamendia bikoteari irabazi zion, 40 eta 23. Datorren urtean, Euskal Herriko Liga Ohorezko Mailan jokatzeko aukera izango dute txapelketa irabazita.
Ostiralean, aldiz, jubenilen mailan, Euskal Herriko paleta larruzko finala jokatu zuen Larrarte-Elorza bikoteak. Sopelarren aurka galdu egin zuten finala.