Herritar berriei harrera egin diete Beasainen
Ongi etorri gida ere aurkeztu diete, udalerrian dauden oinarrizko zerbitzuen informazioa jasotzen duena
Beasaingo herritar berriei harrera egin eta udalerriaren inguruko oinarrizko informazioa jasotzen duen Ongi etorri gida aurkezteko ekitaldia egin zuten larunbatean, udaletxean. Leire Artola Beasaingo alkateak herritar berriei ongi etorria egin eta udal zerbitzuen berri eman zien. Ondoren, luntx-a izango zen partaide guztiekin.