June Aiestaran irabazle eskolarteko bertsolaritza txapelketako kanporaketan
Bigarren kanporaketan Sustrai Goenaga lazkaotarrak parte hartuko du.
Eskolarteko Gipuzkoako bertsolaritza txapelketako lehenen kanporaketan, Legazpin, June Aiestaran beasaindarra izan da irabazlea. Legazpiko kanporaketa irabazita zuzenean sailkatu da apirilaren 21ean Lasturren ospatuko den finalera.
Hurrengo kanporaketa, ostiral honetan, martxoak 17, izango da Zarauzko Urpekoak elkartean. Kantuan Amets Aizpurua, Urko Arakistain, Jakes Etxeberria, Aratz Ramos, Maddi Lasa eta Sustrai Goenaga lazkaotarra arituko dira. Afarirako txartelak www.bertsosarrerak.eus atarian egongo dira salgai ostegun eguerdira arte (lehenago agortu ezean).