Segurako kintoen ospakizun eguna
Segurarrek 2. Kinto Eune ospatu dute asteburuan, arrakasta handiz. Gutxi gora behera, 40 kintada ezberdinetako ordezkariak elkartu dira.
Segurarrek 2. Kinto Eune ospatu dute asteburuan. Arrakastatsua izan da ekimena, parte hartu duen jende andanari begiratuta behintzat. Gutxi gora behera, 40 kintada ezberdinetako ordezkariak bildu ziren larunbatean.
Kintoen arteko toka txapelketarekin eman zioten hasiera egunari eguerdian. 29 kintadatako ordezkariek hartu zuten parte txapelketan, kinta bakoitzeko neska eta mutil banak. Toka txapelketa 1979ko kintoek irabazi zuten.
Taldeko argazki jendetsua Errebote plazan atera zuten bazkaldu aurretik, eta ondoren, 19:00etan hasita Distopia Elektrotxarangak jarri zuen kale animazioa.
Ikusi argazki galeria. Argazkiak: Pello Agirrezabal eta Amets Otegi.