Sorgintxuloren joko kooperatiboetarako eta kanpaldirako izen-ematea, bihar arte
Joko kooperatiboen saioa larunabtean egingo dute, LHko 3, 4 eta 5. mailako ikasleekin. Kanpaldia uztailean izango da, DBHkoentzat, Hortiguelan.
Legazpiko Lehen Hezkuntzako 3., 4. eta 5. mailetako ikasleei zuzenduta, jolas kooperatiboen saioa egingo du Sorgintxulo aisialdi taldeak larunbatean, hilak 18, 17:00etan Kultur etxean. Izena www.legazpi.eus webgunean eman behar da, ostegunerako.
Haurren eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren barruan udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak antolatutako ekintza da. Urte osoko programa da, eta Sorgintxulorekin batera gauzatzen da. Hemendik aurrerako ekintzak ere zehaztuta daude: apirilean Morgara irteera, eta Sorgintxuloren 25. urteurrena; maiatzean, Mirandaolara txangoa; ekainean, jolas saioak; irailean, Trikornio txapelketa; urrian, euskal jolasen festa; azaroan, Txuri Urdinera irteera; eta abenduan, Lakiolara irteera.
Sorgintxuloren uztaileko kanpaldia
Sorgintxulo, bestalde, hasi da prestatzen urteroko kanpaldia, eta ostegunean eman beharko dira izenak, Itxaropen auzoan duen lokalean, 17:30etik 19:30era bitartean. 60 lagunentzako tokia dago, eta jende gehiago apuntatuz gero, zozketa egingo da guztien artean hilaren 24an, 18:00etan Kultur Etxean.
DBHko ikasleei zuzenduta, uztailaren 14tik 28ra bitartean egingo dute kanpaldia Burgosko (Espainia) Hortiguela herrian.