Maurizia Aldeiturriaga ezagutzeko ikuskizuna izango da igandean Herri Antzokian
'Nor da Maurizia?' ikuskizun pedagogikoa panderojolearen obran eta biografian oinarritutako lana da, diziplina ezberdinak lantzen dituena.
Igandean ‘Nor da Maurizia?’ ikuskizun pedagogikoa eskainiko dute Ordiziako Herri Antzokian, 16:30ean, 5 euroan. Maurizia Aldeiturriaga panderojolea ezagutarazteko ikuskizuna da, haren obran eta biografian oinarrituta sortua. Antzerkia, musika, dantza eta ikus-entzunezkoak lantzen dituzte emanaldian. Nor zen azaltzeaz gain, gazteak euskal kulturara gerturatzea du helburu.
Zeberion (Bizkaia) jaio zen Maurizia Aldeiturriaga panderojolea, 1904an. Gaztetan ikasi zuen panderoa jotzen, 12 urterekin, bere kabuz. Plaza askotan ibili zen jotzen, eta urte luzez emakume bakarra izan zen plazetan. 1988an hil zen.