Pirinioetako burdinaren ibilbidearen argazki lehiaketa
Europar Batasuneko kultur ibilbideen sailak Pirinioetako burdinaren ibilbidea ezagutzera eman eta balioan jartzeko argazki lehiaketa antolatu du lehenengoz, Burdina historian zehar izenburupean. Argazkilariak lehiaketara erakartzeko asmoz, Zeraingo turismo bulegoak doako ibilaldi gidatua antolatu du martxoaren 26rako Zerain eta Mutiloa arteko burdinaren ibilbidean barrena.
Pirinioetako eskualdea oso aberatsa da burdin mineralean eta ondorioz estuki lotuta du siderurgia tradizioa. Aipatutakoen gain, Goierrin badira horren adierazle franko: Legazpin Mirandaolako burdinola, Beasainen Igartza monumentu multzoa edo Ormaiztegiko trenzubia batzuk aipatzearren.
Burdinolak eta meategiak
Argazki lehiaketa Frantzia, Euskal Herria, Herrialde Katalanak eta Pirinio Atlantikoetara zabalduta dago. Argazkietarako gaiak burdinola, meategiak eta burdingintza dira. Burdinaren ibilbideetan, museoetan edo burdingintzari lotutako monumentuetan atera daitezke argazkiak. Informazio gehiagorako Pirinioetako burdinaren ibilbidea web gunea bisitatu daiteke. Zerainen eta Mutiloan argazkiak ateratzeko 649 946 277 telefonora deitu behar da ordua eta bisitaren nondik norakoak antolatzeko.