Tokiko energia-komunitateei buruzko hitzaldia antolatu du Ordiziako PSE-EEk
Astelehenean izango da, 1:30ean, D'elikatuzen. Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko idazkari nagusi eta ingurumen diputatuak eta Aldundiko Monica Pedreira ingurumen zuzendariak egingo dute hitzaldia.
Ordiziako PSE-EEk tokiko energia-komunitateei buruzko hitzaldia antolatu du astelehenerako. Energia-fakturetan aurrezteko tokiko energia-komunitateen programari buruz ariko dira. 18:30ean izango da, D’elikatuzen. Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko idazkari nagusi eta ingurumen diputatuak eta Aldundiko Monica Pedreira ingurumen zuzendariak egingo dute hitzaldia. “Udalerri eta euskal herritar asko animatu dira horrelako programak garatzera, klima-aldaketaren aurkako borrokan beste urrats bat emateko eta energia-fakturetan aurrezteko ere”, esan dute prentsa ohar bidez.