Zaldibiako irakurleek ‘Nirliit’ leituko dute, ekainaren 7rako

Zaldibiako Irakurle Taldeak aukeratu du udaberrirako irakurgaia. Juliana Léveillé-Trudel quebectarraren Nirliit irakurriko dute, Aiora Jaka Irizarrek euskaratua. Arrakasta izan du Leveille-Trudelen lehen eleberriak, eta hainbat hizkuntzatara itzuli dute. Solasaldia ekainaren 7an egingo dute, Olaldeko parkean. Jaka itzultzailea bertan izango da. Denboraldiko azken juntadizoa izango denez, mokadutxo bat ere egingo dute.

Zaldibiako irakurleak, Olaldeko parkean saio batean.