Ingeateam Indar Machine enpresako langileek protesta egin dute "hitzarmen duina" eskatzeko
Hurrengo egunetarako ere mobilizazioak deitu dituzte.
Beasaingo Ingeateam Indar Machine enpresako langileek lelkarretaratzea egin dute gaur “hitzarmen duina” eskatzeko. Batzar orokorra egin dute lehenik eta enpresa batzordeak jakinarazi duenez, mobilizazioen alde agertu da langileen gehiengoa; 449 partaidetik 405 aldeko bozka, 24 aurka, 16 boto zuri eta 4 baliogabe izan dira.
Gauzak horrela, lantegiaren atarian elkarretaratzea egin dute jarraian. Hurrengo egunetarako ere mobilizazioak deitu dituzte: bihar eta etzi elkarretaratzeak egingo dituzte 13:30etik 14:30era; ostegunean, lanuztea egingo dute 16:30etik 17:30era eta 22:30etik 23:30era; eta ostiralean ere lanuztea egingo dute 09:30etik 10:30era.