'Kantatzen hastera goaz' dinamika jarriko du martxan Goierriko Bertsozale Elkarteak
Hilero-hilero Goierriko bertsolariak kantuan jarriko ditu elkarteak eskualdeko txoko ezberdinetan. Lehen saioa martxoaren 31n izango da Ordiziako Kirkil tabernan.
Goierriko Bertsozale Elkarteak Kantatzen hastera goaz dinamika jarriko du martxan martxoaren 31n. Egun horretan, Goierriko lau bertsolarik kantatuko dute Ordiziako Kirkil tabernan, honakoek: June Aiestaran eta German Urteaga beasaindarrek, Hodei Munduate zaldibiarrak eta Aratz Igartzabal gabiriarrak. Ane Etxezarreta ariko da gai-jartzaile lanetan.
Hilero-hilero Goierriko bertsolariak eskualdeko txoko ezberdinetan kantuan jartzeko helburua du GoiBe elkarteak ekimen horren bidez.