Aralar Bizirikek gasbidea ez gauzatzeko eskatu du
Nedgya enpresak gasbidea egin nahi du Arakil eta Lekunberri artean, Nafarroako Aralarren barrena, Babes Bereziko Eremuan. Aralar Zaindu Dezagun plataformak manifestaziora antolatu du eta Aralar Bizirik dialdira batu da
Aralar Bizirik plataformarentzat “astakeria” da Nedgya enpresak Nafarroako Aralarren egin nahi duen gasbidea, eta proiektua gelditzeko eskatu du. “Ezin dugu horrelako txikiziorik onartu”, diote. Presio egiteko, Lekunberrin (Nafarroa) larunbatean egingo den manifestaziora joateko deia egin dute.
Nedgyak 14 kilometroko gasbidea egin nahi du Arakil eta Lekunberri artean, Nafarroako Aralarren barrena, Babes Bereziko Eremuan. Asmoak 2017koak dira, baina makinak ez dira mendian sartu Arakilgo eta Larraungo udalek auzitara jo zutelako. Nafarroako Gobernuaren eta epaileen oniritzia lortu du enpresak orain. Bide hori agortuta, Nedgyak bidea libre du lanei ekiteko. Gasa Lekunberriko Albisualdea industrialdea hornitzeko izango da.
Hemen Nafarroako Hitzak gaiaren inguruan landu duen albistea.