Eider Saezek 'Loratzen' diskoa Lazkaon aurkeztuko du
Gerriko elkartean izango da ekitaldia, ostegunean 18:30ean. Solasaldia eta saio akustiko labur bat egingo ditu Saezek. Bakarkako ibilbidea hasita, lehenengo diskoa du.
Eider Saez abeslaria, bakarkako ibilbidean hasi da./Mikel Albisu Bakarkako ibilbideko aurreneko diskoa, Loratzen, bihar aurkeztuko du Eider Saez abeslari lazkaotarrak, herrian bertan. Gerriko elkartean izango da aurkezpena, 18:30ean hasita. Elkarrizketa modura planteatuko dute saioa, eta pare bat abesti abestuko ditu ondoren.

Eider Saez abeslaria, bakarkako ibilbidean hasi da./Mikel Albisu













