"Hitzarmen duinaren alde" hirugarren protesta eguna dute Ingeateam Indar Machine enpresako langileek
Hurrengo egunetarako ere mobilizazioak iragarri dituzte. "Atzerapausorik ez" dutela onartuko azpimarra egin dute.
Beasaingo Ingeateam Indar Machine enpresako langileek mobilizazioekin hasi zuten astea eta dagoeneko, hirugarren protesta eguna dute. Enpresa zuzendaritzarekin hitzarmenaren negoziazioan ari dira; “atzerapausorik ez dugu onartuko” nabarmendu du Aitor Agirrek langile guztien izenean. Elkarretaratzea egin dute enpresako atarian eta hurrengo egunetan ere mobilizazioekin jarraituko dutela iragarri dute. Jarraian, goizeko protestaren bideoa: