Bueltan da Antzerki Garaia, ‘Cabezas de cartel’ antzezlanarekin
Beasaingo Usurbe Antzokian izango da emanaldia, ostiralean, 20:30ean. Sarrerak salgai daude.
Bueltan da Antzerki garaia zikloa. Gaur arratsaldean, Teatro Perigallo konpainiaren Cabezas de cartel antzezlana izango da, Beasaingo Usurbe Antzokian, 20:30ean hasita.
Sinopsia
Antzerki konpainia txiki bat, Cabezas de cartel antzezlana prestatzen dabil, zuzena dena eginda askeak izatearen inguruan. Sortze-prozesuaren momentu kritiko batean daude. Printzipio etikoak eta garrantzitsuak sentitzeko beharra aurrez aurre jarriko dira. Celia Nadal eta Javier Manzanera dira antzezleak, eta Luis Felpeto da zuzendaria.
Hurrengo saioa ere Beasainen
Antzerki zikloaren hurrengo emanaldia ere Beasainen izango da. Hain zuzen ere, apirilaren 14an izango da, Yerma izenburupean, eta La Dramatica Erranteren ekoizpena da.