Bi herri horietako eta Zaldibiako, Lazkaoko eta Beasaingo hainbat bikote sailkatu dira finaletarako.
Joan den martxoaren 18an 60 urteko CAFeko langile bat hil zela jakinarazi du LAB sindikatuak. Autoz Beasaingo CAF enpresako bere lanpostura zihoala hilaren 16ean, lan-istripu ez-traumatikoa izan zuen ondoezik sentitu ostean, eta handik bi egunera zendu zen.
Apirilaren 28tik maiatzaren 3ra arte egongo da irekita. Udalak eliza atzealdean jarriko duen karpan barra eta ekitaldietarako oholtza egongo dira.
Gaur arratsaldean hasiko da ligaxkako zazpigarren jardunaldia. Ostiralean eta igandean ere jokatuko dira partidak.
Gipuzkoako Foru Aldundiak erakunde arteko mahai bat jarri du abian indarkeria matxistaren aurreko arreta jorratzeko eta koordinatzeko.
Joseba Iztueta, Unai Cobos, Ioseba Eskudero eta Mikel Mongelos alpinista eta eskalatzaile goierritar gazteek beste maila batera eraman dute Aizkorriko ipar hormako neguko eskalada, eta bi bide berri zabaldu dituzte: 'Akertegi' (160 metro, M5) eta 'Hire amak baleki' (330 metro, M6).
Aktore eta gidoilari legorretarrarekin egindako elkarrizketa larunbatean emango dute, 21:00etan. Legorretan grabatutako 'Tabuen kutxatik oholtzara' bertso-saio musikatua ere saio berean emitituko dute.
Gainera auzoan, karting zirkuiturako bidearen gainaldean egokitu ditu udalak. Alor bakoitzak 40 bat metro koadroko azalera du. Aniztasun funtzionala dutenentzat, bi baratze-mahai ere jarriko dituzte.
Beasaingo Usurbe Antzokian izango da emanaldia, ostiralean, 20:30ean. Sarrerak salgai daude.
Emanaldia 12:30ean izango da, Latxartegi aretoan, doako sarrerarekin. Jesus Mansok jota bat abestuko du.