Etchegoyen-ek ‘Ainarak’ dokumentala aurkeztuko du gaur Idiazabalen
Anne Etchegpyen. ARGAZKIA: Discogs Martxoaren 8aren bueltan Idiazabalen antolatu duten Lilaldia programaren baitan, Anne Etchegoyen abeslariak Ainarak dokumentala aurkeztuko du gaur arratsaldean. Ikus-entzunezkoak Erronkari eta Zaraitzutik espartingintzan lan egiteko Pirinioak zeharkatzen zituzten emakumeen migrazioa kontatzen du.
Dokumentalarekin batera Etchegoyenek kantaldi labur bat ere eskainiko die bertaratzen direnei. Emanaldia Guraso Elkartearen aretoan izango da, 19:00etan. Sarrera doakoa da.













