Haize berriak Aizkorriko eskaladan
Joseba Iztueta, Unai Cobos, Ioseba Eskudero eta Mikel Mongelos alpinista eta eskalatzaile goierritar gazteek beste maila batera eraman dute Aizkorriko ipar hormako neguko eskalada, eta bi bide berri zabaldu dituzte: 'Akertegi' (160 metro, M5) eta 'Hire amak baleki' (330 metro, M6).
Alpinismoaren eboluzioa errelebo lasterketa baten modukoa izan da. Belaunaldi batek aurreko belaunaldiak utzitako testigua hartu izan du eta ahal duen urrutien eraman izan du hurrengo belaunaldiari uzteko. Lasterketa hori historian zehar behin eta berriro errepikatu izan da, eta horrek, duela urte batzuk eskalaezin zirudiena eskalagarri bihurtzea ekarri du.
Euskal alpinismoaren eboluzioan lekukoa urrun eramaten ari denetako bat Mikel Saez de Urabain alpinista eta eskalatzaile ordiziarra da. Mikelek aire berri bat eman dio Larrunarriko neguko eskalada eta eskalada mistoari eta inork uste ez zuen lekuetatik igotzeko trebetasuna izan du, baita udan eskalatzen diren eskalada-bideak negu giroan eskalatzeko trebetasuna ere.
Denbora kontua zen Mikelek Larrunarrira eramandako lekukoa Aizkorrira iristeko. Eta lekuko hori Joseba Iztueta, Unai Cobos, Ioseba Eskudero eta Mikel Mongelos alpinista eta eskalatzaile goierritar gazteek hartu dute, baita gogoz hartu ere. Estilo garbi-garbia erabiliz, Aizkorriko neguko eskalada maila berri batera eramaten ari dira. Horren adibide, otsailean mendilerroaren ipar aurpegian zabaldu dituzten bi bide zoragarriak.
Erreportajea osorik Berria.eus webgunean.