Insausti da Segurako ehiza txikiko txapelduna
Jose Inazio Insausti izan da, martxoaren 18an Segurako Txoritegi elkarteak antolatutako Segurako ehiza txikiko txapelketako irabazlea. Bigarren egin zuen, Joxe Migel Aldanondok eta hirugarren, Igor Larreak. Beteranoetan Francisco Muñoa izan zen txapelduna. Irabazleak irailean Arabako Santa Cruz del Fierroko barrutian egingo den Goierriko txapelketarako sailkatu dira.