Laneko arrisku faktore oro modu globalean lantzeko beharra nabarmendu du LABek
Joan den martxoaren 18an 60 urteko CAFeko langile bat hil zela jakinarazi du LAB sindikatuak. Autoz Beasaingo CAF enpresako bere lanpostura zihoala hilaren 16ean, lan-istripu ez-traumatikoa izan zuen ondoezik sentitu ostean, eta handik bi egunera zendu zen.
Joan den martxoaren 18an 60 urteko CAF enpresako langile bat hil zela jakinarazi du LAB sindikatuak; autoz Beasaingo CAF enpresako bere lanpostura zihoala hilaren 16ean, lan-istripu ez-traumatikoa izan zuela ondoezik sentitu ostean, eta handik bi egunera zendu zela.
Azken horrekin, «gutxienez 12 dira aurten lan-istripuen ondorioz hildakoak», eta LABek dioenez, «badakigu gehiago direla, zifra horietan ez baitira kontuan hartzen, besteak beste, gaixotasun profesionalen ondorioz hildako langileak».
Laneko istripu ez-traumatikoetan, faktore pertsonalak, bizitzakoak eta lanekoak dira, besteak beste, daude oinarrian. Horregatik, LABek beti eskatzen du «laneko prebentzioaren ikuspegitik ikerketa bat egitea».
Sindikatuak adierazi duenez, «beharrezkoa da laneko prebentzio-sistema osasun publikoaren barruan integratzea: Hala, prebentziotik abiatuta, politikak zehaztu behar dira, ikuspegi integralarekin, laneko arrisku-faktoreak, lanaldien ordutegiak, adina eta, oro har, baldintzak identifikatu ahal izateko, eta beste batzuk osasunaren eta ongizatearen ikuspegi globaletik landu behar dira».
LABen esanetan, «lana, bizitza, baliabideak eta baldintza duinak behar dira laneko segurtasuna eta osasuna bermatzeko». Bide horretan, «enpresetan eta lantokietan borrokatzen eta lantzen jarraituko» duela zin egin du LABek.