Zumarragako EH Bilduk ekitaldi publikoa antolatu du udal hauteskundeetako zerrenda aurkezteko
Zumarragako EH Bilduk ekitaldi publikoa antolatu du, udal hauteskundeetako zerrenda aurkezteko Martxoaren 31n (ostirala) izango da, 19:00etan, Zumarragako plazan. “Erronka handia dugu ate joka. Maiatzaren 28an inoiz baino gehiago izan behar dugu, gure herrian aldaketa eman dadin eta aro berri bati hasiera eman diezaiogun. Horregatik, zerrenda aurkezpenean Zumarragako plazan elkartu eta gure hautagaiei babesa erakustea garrantzitsua da”, diote.