Txango gidatua Aizkorri Aratz parke naturalean barrena

Basoen Nazioarteko Egunaren harira Aizkorri-Aratz natur parkean bisita gidatua antolatu du Zegamako Anduetza parketxeak, igande honetan. Pago motzak eta baso-kulturaren lekuko biziak izango dira protagonista.
Irteera Beunda atsedenlekuan izango da 10:30ean eta bi orduko iraupena izango du eta zailtasun errazeko ibilbidea izango dela aurreratu dute. Helduek 6 euro eta 3 eta 12 urte bitarteko haurrek 3 euro ordaindu beharko dituzte. Aurrez izena ematea beharrezkoa da, 688 623 609 telefonoan edo Anduetza parketxeko web gunean.