Indarreko langileek mobilizazioekin jarraituko dute
Langile batzordeak jakinarazi duenez, enpresa zuzendaritzarekin gaur egindako bileratik akordiorik gabe atera dira, horregatik, lanuzteak egingo dituzte datorren astean.
Mobilizazioekin jarraituko dute Beasaingo Indar Machine enpresako langileek. Langileen batzordeak jakinarazi duenez, “enpresa zuzendaritzarekin gaur goizean izandako bileran ez dugu onartzeko moduko proposamenik jaso”, gauzak horrela, datorren aste osorako lanuzteak iragarri dituzte. Astelehenetik ostegunera, 09:30etik 10:30era, 16:30etik 17:30era eta 22:30etik 23:30era egingo dituzte lanuzteak, eta enpresa atarian elkarretaratzeak egingo dituzte.