2023/3/24

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntua jarri dute Beasainen

Gernika pasealekuko aparkalekuan kokatuta dagoen azpiegitura berriak bi ibilgailu aldi berean karga ditzake. Ingeateam Indar Machine enpresak garatutako teknologia du azpiegitura berriak.

Indarreko langileek mobilizazioekin jarraituko dute

Langile batzordeak jakinarazi duenez, enpresa zuzendaritzarekin gaur egindako bileratik akordiorik gabe atera dira, horregatik, lanuzteak egingo dituzte datorren astean.

Bi goierritar, Ahoz Aho XI. ipuin narrazio lehiaketako gaurko finalean

19:00etan, Barrenan, Ahozkotasunaren Gala Nagusia eta XI. ipuin narrazio lehiaketako finala egingo dira. Maider Alcelay arrasatearra, Birjiñe Albira iruindarra eta Arrate Leunda ordiziarra izango dira artista gonbidatuak.

Ateak Ireki proiektuan parte hartzera deitu dituzte Goierriko familiak

Apirilaren 17a baino lehen eman behar dute izena ekainaren 25etik uztailaren 16ra etorriko diren 53 gazteei ateak irekitzeko prest dauden familiek. Ingelesa ikasteko aukera ere izango da.

Laida Goiburu

Bertsoa modako dago Goierrin

Bertsolaritza-ekitaldi ugari antolatu dituzte asteotan. Zaldibian X. Osinberde sariketa jokatuko da bihar. Lazkaon, Lazkao Txiki omenduko dute etzi. Gazteak ere, gurdira.

Aimar Maiz

Lantegi zaharretako tximiniak, ondo zaindu beharreko ondarea

Sprilur erakundea, Elbarrena auzoko industriagunea berreskuratzeko egiten ari den lanen barruan, bi tximinia handiak konpontzen ari da, egoera txarrean zeudelako. Udalak babestutako elementuak dira.

Martxoan Bertsoako finala bertan behera geratu da

Martxoan Bertsoako finala data zehatzik gabe atzeratu dute

[AURRERAPEN BIDEOA]

Zegama 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan

Igandean emango dute ETB1 telebista katean, 22:00etan. Albiste barruan ikus daiteke aurrerapen bideoa.

Goierriko Hitza

Espaloiak konponduko dituzte Laubide eta Arantzazu auzoak lotzen dituen kalean

Asfaltos Urretxu S.A. enpresak egingo ditu, 33.583,55 euroko aurrekontuarekin.

Ordu aldaketa igande goizaldean

Erlojua ordubete aurreratuko da martxoko azken larunbatetik iganderako ordu txikietan. 02:00etan 03:00ak izango dira.

Goierriko Hitza

Pasek Belenosen aurka jokatuko du igandean Ampo Ordiziak

Bigarren itzuliko bigarren partida izango da, Barçaren kontrako partida bertan behera geratu zelako. Complutense Cisneros sartu da azkenean beheko multzoan.

Asteburuan Goierrin zer?

Antzerkiak, dantza emanaldiak, kontzertuak, ospakizunak, zinema kartelera... Bete-betea dator oraingoan ere asteburuko agenda Goierrin. Ekitaldi guztiak albiste barruan.

Goierriko Hitza

Igartza musika zikloa beste bi proposamenekin dator asteburuan

Loinatz abesbatzaren kontzertua izango da larunbatean, beasaindarrek ere lekua hartuz. Igartza musika bekaren irabazleen txanda izango da, igandean.

Ariane Vierbücher
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa