Ordu aldaketa igande goizaldean
Erlojua ordubete aurreratuko da martxoko azken larunbatetik iganderako ordu txikietan. 02:00etan 03:00ak izango dira.
Martxoko azken larunbatetik iganderako ordu txikietan ordua aldatu beharko da, udako ordutegira moldatzeko. Igande goizaldean, ordubete aurreratu beharko dira erlojuak, 02:00etan 03:00ak izango baitira. Ondorioz, egunsentia eta ilunabarra beranduago izango dira.
Europar Batasunak 2001ean ezarri zien derrigorrezko ordu aldaketa estatu kideei, aurrezteko helburuarekin. Geroago, 2018an, Europako Batzordeak ordu aldaketa bertan behera uztea onartu zuen, 4,6 milioi europarren % 84ren adostasunarekin.
2019an, Europako Parlamentuak erabakia berretsi eta urtebeteko epea ezarri zuen egitasmoa gauzatzeko. Ezinezkoa izan zenez, 2021era atzeratu zuten, baina, egun, EBko estatu kideek ordua aldatzen jarraitzen dute.