Indarreko langileek lanuzteekin hasi dute astea
Aste guztirako lanuzteak iragarri ditu langileen batzordeak.
Lanuzteekin hasi dute astea Beasaingo Ingeteam Indar Machine enpresako langileek. Langileen batzordeak jakinarazi duenez, “enpresa zuzendaritzarekin ostiralean izandako bileran ez genuen onartzeko moduko proposamenik jaso”, gauzak horrela, aste osorako lanuzteak iragarri dituzte. Astelehenetik ostegunera, 09:30etik 10:30era, 16:30etik 17:30era eta 22:30etik 23:30era egingo dituzte lanuzteak, eta enpresa atarian elkarretaratzeak egingo dituzte. Ostegunean, langileen batzarra egingo dute. Hitzarmen duina nahi dugu, ez dugu atzera pausorik onartuko”, aldarrikatu dute gaurko elkarretaratzean.