‘Gipuzkoan Gazte Tour’ ekimenaren 2. edizioa Ordizian ere egingo da. Artista gonbidatua Ayvee izango da, eta DJ Josu Rodriguezek girotuko ditu emanaldiak. Doan izango da.
Ataungo San Martingo plazan 8:00etan elkartuko dira, eta Errekabeltzeko langan, 8:45ean. Bertaratzeko asmoa dutenek e-posta bidez jakinarazi behar dute. Ganbotxiki eta Uzkuiti artean egingo dute landaketa.
Emakumeei zuzendutako lehenengo 'Zegama Salomon Camp' egingo dute asteburuan. Kirola, aisia eta natura ditu oinarrian egonaldiak. Oihartera eta Aranburu gaztandegira bisitak.
Zuhaitz Egunaren barruan egin zen landaketa. Inguru horretan beste 1.500 landare aldatu ditu udalak, gehienak haritzak, hemengo basoa berreskuratzeko.
Udazkeneko Zapi Janztean izandako Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Nerea Ibartzabal eta Eneko Araiztegi gonbidatuko ditu Zapiak Bat elkarteak, apirilaren 21ean Joxepanen kantatzeko.
Aste guztirako lanuzteak iragarri ditu langileen batzordeak.
Larunbatean jokatu zen Gabiriako VI. Leharrei mendi lasterketa, trail eta esprint distantzietan. Borja Zubizarreta eta Irati Larrañaga izango dira proba luzeko irabazleak, Jokin Tolosa eta Lara Estebanez motzekoan. Albiste barruan Gotzon Aranburuk egindako bideoa ikusgai.
Usurbilgo salto parke batera eta Donostiako ihes gela batera joango dira egun pasa. Izena eman behar da Gazte-txokoan.
Beasaingo udaletxean izango da bilera eta herritar guztiak gonbidatuta daude.
'Herri Txiki, Infernu Handi' telebista saioan Zegama eta zegamarrak izan ziren atzo gauean ETB1ean emititu zen atalaren protagonistak. Albiste barruan dituzue ikusgai bost esketxen bideoak.