Lazkaon amiantoa daukaten eraikinak zerrendatuko dituzte
Amiantoaren udalerriko errolda edo inbentarioa egingo du Lazkaoko Udalak. Amiantoa duten edo edukitzeko probabilitate handia daukaten eraikinak identifikatu eta erregistratuko ditu, eta informazio guztia GIS sisteman jasoko du. «Etorkizun hurbilean», kudeaketa-plan bat egingo dute amianto hori apurka-apurka kentzeko. Osasunerako kaltegarria da amiantoa, batez ere arnasbideetan sartzen bada.
Eraikinetan edo pabilioetan amiantoa egon daitekeela dakiten herritarrei informazioa emateko eskatu die udalak.