Ormaiztegiko Dantzari Txiki Eguna egin zuten igandean
Ormaiztegiko eta Gabiriako dantzariak biltzen dituen Gabiriako Goruntz Dantza Taldeak Dantzari Txikien Eguna antolatu zuen atzo, igandea, Ormaiztegin. Goizeko 11:00etan elkartu ziren bost herrietatik etorritako dantzariak: Lazkaotik Oin-Arin, Zumarraga-Urretxutik Irrintzi, Beasaindik Aurtzaka, Ordiziatik Ametsbide eta Gabiriako Goruntz.
Guztira, 150 dantzari eta dozena bat musikarik saioa eskaini zuten herriko Zubipe kiroldegian; eguerdi aldera altxa bazuen ere, eguraldi bustia izan zen goizeko lehen orduetan, eta, dantza taldeek barruan dantzatzea erabaki zuten. Dantzari guztiei laguntzen 20 erakusle inguru eta hauen familiartekoak; atzokoan leporaino bete zuten Ormaiztegiko kiroldegia.