Martxan da 26. Iparra-Hegoa kultur astea Seguran
Muga, langa, bota, sega lelopean hasi berri da Seguran 26. Iparra-Hegoa kultur astea. Atzo, astelehena, Urruñako ikastolako haurren bisita izan zuten —gaur egingo dute etxera buelta— Seguran eta buruhandiekin jolasteko aukera izan zuten goizean. Arratsaldean, Harrera Sareko Alaine Aranburuk eta Alain Larrea abokatuk Afrikatik etorritako herritarrek Europa iparraldera pasatzeko izaten dituzten zailtasunak izan zituzten mintzagai kultur etxeko aretoa ia beteta zela.
Gaur, egun osoan zehar Urruñako eta Segurako ikasleek hainbat ekintza partekatuko dituzte: talo tailerra, Segura irratira bisita eta eguerdian bazkaria dute plazako karpan. Bazkalondoan, 15:00ak aldera ikasle guztientzako dantza gisatuak dituzte karpan, eta ordu bete beranduago txokolate jana eta Urruñako ikasleei agurra.
Euskal Herria eta migratzaileak izenburupean bigarren hitzaldi saioa dute 19:00etan kultur etxean. Ane Urizar Huheziko irakaslea eta SOS Arrazakeriako Anaitze Agirre arituko dira hizlari lanetan.