Almitza elkarteak ireki du bakarkako sega ligan izena emateko epea
Euskal Herriko Bakarkako Sega Ligaren 14. ekitaldia antolatu du Almitza elkarteak. Hiru jardunaldi izango ditu aurtengo ligak ere: Etxalekun (Nafarroa) maiatzaren 6an, Hernanin (Gipuzkoa) maiatzaren 21ean, eta Altzon (Gipuzkoa) ekainaren 3an.
Izena emateko epea apirilaren 30era arte zabalik da, telefonoz (677 09 58 64) edo posta elektronikoz (almitzasega@gmail.com).