Ordiziako Unanue gozotegi historikoa gaur itxiko dute
Goierriko gozogintzan erreferente izan den familiako negozioa izan da. Antonio Unanuek sortu zuen 1934an, Cristina Insaustirekin.
Ordiziako Unanue Gozotegiak ateak itxiko ditu. Gaur izango du azken eguna zabalik. Goierriko gozogintzan erreferente izan den familiako negozioa izan da. Antonio Unanuek sortu zuen 1934an, Cristina Insaustirekin. La Confianza izena zuen hasieran, eta Santa Maria kalean zuten lantegia. Ondorengo belaunaldiek negozioari jarraipena eman zioten. Jose Mari eta Luis Mari semeek aurrena, eta Jose Mari bilobak gero. Gaur amaiera emango diote urte luzetako ibilbide horri.