Tramiteak egiteko kioskoa
Ordiziako Udalak kioskoa jarri du martxan. Errolda agiria ateratzeko, ordainagiriak eta isunak ordaintzeko eta kultur ekitaldietarako sarrerak erosteko izango da.
Ordiziako Udalak zerbitzu berri bat jarri du martxan, herritarrek egin beharreko tramiteak errazteko helburuarekin: kioskoa. Udaltzaingoaren ate ondoan kokatu dute, eta udaltzaingoaren ordutegian egongo da erabilgarri. Hiru funtzio nagusi ditu: errolda agiria ateratzea, nortasun agiria edo atzerritarren identifikazio zenbakia eskaneatuz; ordainagiriak eta isunak ordaintzea; eta kultur ekitaldietarako sarrerak erostea. Zazpi hizkuntza ezberdinetan egin ahal izango dira tramite horiek.