Urmugak egitasmoak Aketegin geldialdia egingo du uztailean
Urmuga mendi ibilaldi musikatuaren 4. aldia aurkeztu berri dute. Aurten uztailaren 12tik 30era egingo da eta 19 egunetan zehar Angulo gaina eta Hiru Erregeen Mahaia lotuko ditu ibilaldiak. Guztira, 19 mendi zeharkaldi antolatu dituzte eta 12 kontzertu eskainiko dira. Tartean, Aizkorri mendizerrako Aketegi mendia zeharkatuko du Urmugak aurten. Tologorri , Gorbeia, Anboto, Lindus, Saioa, Okabe, Orhi eta Auñamendi dira, besteak beste, Urmuga egitasmoarekin bisitatu ahal izango diren gainontzeko mendateak.