Aztiri Bat bertso sariketa Aner Peritz eta Irati Alcantarillarentzat
Aztiri Bat bertso sariketa Aner Peritz eta Irati Alcantarillarentzat izan da. Biek ala biek Osinalde sariko finalerako txartela eskuratu zuten atzo gauean.
Atzo gauean Aztiri Bat bertso sariketa jokatu zen Aztirian (Gabiria) eta bertako irabazleek itxi dute final handirako bertsolarien zerrenda. Atzoko saioan sei bertsolari aritu ziren finalerako txarela eskuratzeko lehian, baina bi bertsolarik besterik ez zuten eskuratu, ohi bezala. Irati Alcantarilla (Urruña), Unai Mendiburu (Algorta), Aroa Arrizubieta (Gasteiz), Aitor Ugarte (Aramaio), Lurdes Ondaro (Munitibar) eta Aner Peritz (Zarautz) aritu ziren kantuan eta Peritz eta Alcantarilla gailendu ziren, puntuaziorik altuenak jasota epaimahaiaren eskutik.
Datorren apirilaren 15ean jokatuko dute final handia, Osinalde Sariketan, Gabiriako Osinalde elkartean. Bertan elkartuko dira beste bertso sarietako garaileak ere.













