4. Azatxo Topaketa solidarioa, hilaren 16an, Kellesensaren alde
Majorin, Jakintzan eta Urdanetan izango da. 2011-2014 urteen artean jaiotako 400 umek eta 100 bat boluntariok parte hartuko dute.
Apirilaren 16an izango da 4. Azatxo Topaketa solidarioa, Majorin, Urdanetan eta Jakintzan. Iaz, Baila con EM esklerosi anizkoitza dutenen aldeko elkartearentzat izan zen bildutako dirua eta aurten, berriz, Kellesensa Gobernuz Kanpoko Erakundearen alde izango da. Tolosaldean sortu zen Kellesensa, eta Senegalgo Kelle eskualdean garapenerako hezkuntza-, gizarte- edo, osasun-proiektuak bultzatzen dituzte.
2011 eta 2014 urteen artean jaiotako 400 haurrek parte hartuko dute topaketan, Legazpiko Andraitz, Azpeitia-Azkoitiko Iraurgi, Beasaingo BKL, Oñatiko Aloña Mendi, Donostiako Aldapeta, Luberri eta Askatuak eta Ordiziako OKE taldeetakoak. Boluntario lanetan, berriz, 100 bat lagun ariko dira. Dohaintzak egiteko ‘fila 0’ kontua zabalik dago: ES61 3008 0225 1039 6607 4621.