2023/4/3

Antzizar kiroldegiak webgune berritua du

Diseinua gaurkotu dute, argazkiei garrantzia emanez, baina batez ere, funtzionala eta erabiltzeko erraza da. Berrikuntza da ere, kirol jarduera guztien agenda eta albisteak aurki daitezkeela.

Pandemia garaiko herri narratiba prozesua jarri du martxan udalak

Herritarrek pandemia garaian bizitakoak izan dira oinarri. 8 talde osatu dituzte eta 70 bat lagunek parte hartu dute. Antzerako egoera baten aurrean, "beharrezko erremintak izateko" balioko lukeela adierazi du Adur Ezenarro alkateak.

Olaberrian etxebizitza "gutxi eta garesti" dagoela iritzi diote herritarrek azterketa soziologikoan

Olaberriko etxebizitzari buruzko azterketa egin du Aztiker etxeak, inkesta, galdetegi eta elkarrizketetan oinarrituta. %75ek herrian bertan jarraitu nahi luke bizi izaten. Ondorioak plazaratu eta aurkeztu dituzte

Laburbira zirkuitu ibiltaria Ordiziara iritsiko da bihar

Zazpi film labur eskainiko dituzte, 19:30ean, Herri Antzokian: 'Muskil', 'Olatuen isiltasuna', 'Irrits', 'Erlojupekoa', 'Hitzak', 'Asko falta da?' eta 'Koadro goriari heldu'.

4. Azatxo Topaketa solidarioa, hilaren 16an, Kellesensaren alde

Majorin, Jakintzan eta Urdanetan izango da. 2011-2014 urteen artean jaiotako 400 umek eta 100 bat boluntariok parte hartuko dute.

Akordiora iritsita, lanuzteak eten dituzte Tuermecako langileek

Aldarrikatzen zituzten hiru eskari nagusietatik bi onetsi dizkie enpresak: KPIaren igoera lineala eta kategorien berrikuspena. Biharko eta etziko iragarritako grebak eta elkarretaratzea bertan behera utzi dituzte.

Legazpiko Udalak Xabi Zurutuza moto pilotuaren kirol jarduna babestuko du

Babesletza hitzarmena sinatu dute bi aldeek. Moto pilotuak Legazpi izena eta herriko armarria eramango ditu lasterketetan janzten duen buzoan. Udalak 6.050 euro emango dizkio laguntza gisa.

Euskadiko judo txapelketetako urrezko hiru domina, zilarrezko bat eta brontzezko hiru Legazpin geratu dira

Haur mailan Iñigo Arakamak eta Aratz Masedak irabazi dute txapelketa, eta kadeteetan Endika Perez de Arenazak. Hirurak Espainiako txapelketa jokatzera joango dira Madrilera hilaren amaieran.

Ahal Dugu-Podemosen zirkulu bat osatzeko hirugarren batzarra, asteartean

Helburua da maiatzeko hauteskundeetara begira hautagaitza osatzea. Beasaingo udaletxean izango da bilera eta herritar guztiak gonbidatuta daude.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa