Akordiora iritsita, lanuzteak eten dituzte Tuermecako langileek
Aldarrikatzen zituzten hiru eskari nagusietatik bi onetsi dizkie enpresak: KPIaren igoera lineala eta kategorien berrikuspena. Biharko eta etziko iragarritako grebak eta elkarretaratzea bertan behera utzi dituzte.
Zaldibiako Tuermeca enpresako langileek bertan behera utzi dituzte aste honetarako iragarritako protesta ekitaldiak eta greba-egunak. Enpresaren zuzendaritzarekin lan hitzarmenaren akordiora iritsi dira, mahai gainean zeuden eskari nagusietatik bi onartu eta gero. KPIaren igoera lineala eta kategorien berrikuspena egitea onartu du enpresak –bajen osagarritasuna zen hirugarren eskari bat–, eta protesta-neurriak etetea erabaki dute, horrenbestez, langileek.
Sei greba-egun antolatu zituzten langileek: martxoaren hondarrean egin zituzten hiru, eta aste honetako hiru lanegunetan ziren egitekoak besteak. Bihar arratsalderako kontzetrazioa ere deituta zeukaten, lantegi aurrean. Bertan behera utzi dute hori ere.
Lan aldarrikapenen borrokan babestu dituztenei eskerrak helarazi dizkiete langileek.