Ahal Dugu-Podemosen zirkulu bat osatzeko laugarren batzarra, asteartean
Helburua da maiatzeko hauteskundeetara begira hautagaitza osatzea. Beasaingo udaletxean izango da bilera eta herritar guztiak gonbidatuta daude.

Beasainen Ahal Dugu-Podemosen zirkulu bat osatzeko laugarren batzarra, datorren asteartean, hilak 11, izango da, Beasaingo udaletxeko sarrerako aretoan, 19:00etatik aurrera. Batzarraren helburua da, maiatzean egingo diren udal hauteskundeetara begira, Beasaingo alkatetzarako hautagaitza osatzea. Herritar guztiak gonbidatuta daude azken bilera honetara.