2023/4/5

ORDIZIAKO AZOKA

Iritsi dira azkenik udaberriko zizak

Eguraldiaren eraginez, ohi baino beranduago hasi dira aurten. Aire libreko ilarrak ere aurkeztu dituzte. Datorren asteazkenekoa Artzain Eguneko feria berezia izango da.

Beasaingo arteria, «irisgarriagoa, seguruagoa eta atseginagoa»

San Inazio eta Esteban Lasa kaleak berritzeko proiektuaren mamia aurreratu du Udal Gobernuak .6.110 metro karratuko eremuari eragingo dio eraberritzeak.

Aste Santurako plan ugari aukeran Goierri osoan

Kanpoko eta bertako bisitariak hartzeko prest daude eskualdeko turismo baliabide guztiak. Aurreikuspenak oso onak dira. Aisialdi eta kultur jarduera ugarirekin osatuko da eskaintza

Marivi Pinedok irabazi du Legazpiko Udalaren egutegiko martxoko saria

'Ipurbeltz' zen asmatu beharreko hitza. 228 erantzun zuzen jaso dituzte. 50 euroko erosketa txartela irabazi du.

IONE ZULOAGA. HISTORIALARIA ETA ARANZADIKO KIDEA

«Oraindik irekita dauden zauriak ixteko beharrezkoa da egia»

‘Zegama 1946-1945. Giza eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan’ ikerketa lana ondu du Ione Zuloaga Muxika (Azkoitia, 1995) ikerlariak.

Nerea Santosen kartela aukeratu dute herritarrek Azintzio jaietarako

424 boto jaso dira guztira, eta hautatuak 102 izan ditu. Lehiaketara 8 diseinu aurkeztu ziren.

Jon Ander Albisuk beste bi urterako kontratua luzatu du Baikorekin

2025eko apirilera arte jarraituko du, gutxienez, goi mailako pilotan. 2010ean debutatua da, eta 15 urte osatzeko aukera emango dio kontratu berritzeak.

Sorgintxulo, herriko gaztetxoekin beste 25 urte egiteko gogoz

Aisialdi taldeak egun osoko festarekin ospatuko du 25. urteurrena hilaren 22an. Taldeko jardueretan parte hartutako haur asko begirale izatera igaro dira gero.

Tere Madinabeitia

Aste Santuan Goierrin zer?

Segurako prozesioak, Ordiziako Artzain Eguna, zinema kartelera zabala, erromeriak, bertso saioak, antzezlanak... Albiste barruan duzue ikusgai Aste Santuko kultur agenda.

Goierriko Hitza

Hirurehun herritarrek hartuko dute parte Aste Santuko prozesioetan

Ostegun eta Ostiral Santu egunetan egingo dituzte. XVII. mendetik datorren ohitura da.

Josune Zarandona

Ahal Dugu-Podemosen zirkulu bat osatzeko laugarren batzarra, asteartean

Helburua da maiatzeko hauteskundeetara begira hautagaitza osatzea. Beasaingo udaletxean izango da bilera eta herritar guztiak gonbidatuta daude.

Loinatz jaietako kartela aukeratzeko bozka eman dezakete herritarrek

Sei diseinu daude aukeran. Internet bidez edo udaletxera joanda eman daiteke bozka.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa